“Mikaela” eta “La red fantasma” asteburuko Coliseoko zine-programazioan

“El profesor de esgrima” eta “Finninck. Un monstruo en cada casa” pelikulak ere ikusi ahal izango dira
“Mikaela” eta “La red fantasma” asteburuko Coliseoko zine-programazioan
2025/02/13 12:56
eta kitto!

Aurreko asteburutik Coliseoko karteldegian dagoen Vincent Perez zuzendariaren “El profesor de esgrima” pelikularekin batera, Daniel Calparsororen “Mikaela”, Jonathan Millet-en “La red fantasma” eta Denis Chernov-en “Finninck. Un monstruo en cada casa” filmeak osatuko dute zapatutik astelehenera arteko zine-programazioa.

Oraingoan oso parekatuta daude pelikula guztiak iraupenari dagokionez, laburrena 87 minutukoa izango baita eta luzeena 107koa; beraz, ordu eta erdi bueltakoak dira guztiak. “El profesor de esgrima” 1 Aretoan proiektatuko dute oraingoan, “La red fantasma” 2 Aretoan, eta “Mikaela”-k Antzokia hartuko du batez ere, kenduta zapatu eta domekako lehen saioak, horietan 1 Aretora pasatuko baita, Antzokia umeentzat den “Finnick” animaziozkoari tokia lagatzeko.