Mikel Ayestaran kazetariak hitzaldia emango du gaur Deban, Ikastenen 'Marea Gora' zikloaren barruan
2023/07/12
13:57
eta kitto!
Debabarreneko Esperientzia Eskolako 18. promozioko ikasleek abiatutako Marea Gora hitzaldi zikloaren baitan, Mikel Ayestaran kazetariak hitzaldia emango du gaur, Debako Kultur Elkartean, 19:00etan hasita, Gaurkotasuna Ekialde Hurbilean izenburuari jarraituta (saioa gazteleraz izango da). Ayestaranek ia bi hamarkada daramatza munduko lurralde gatazkatsuetan barrena lanean. Kazetari moduan egindako lanarengatik, besteak beste, sari hauek jaso ditu: 2009ko Nazioarteko Prentsa Klubaren saria, 2017ko Manu Leguineche Katedra saria eta 2018ko Ignacio Ellacuria saria. Hitzaldi hau, zikloa osatzen duten beste hirurak bezala, Debako hainbat eragilek elkarlanean antolatu duten Gure Giro programazioaren baitan daude, eta Debako Udalaren eta Kultur Elkartearen babesa jaso dute.
Marea Gora zikloaren barruan egingo diren beste bi saioak hauek dira:
-Uztailak 19. Adimen artifiziala, azken iraultza teknologikoa. Hizlaria: Ibai Inziarte (Automozioan eta Robotikan ingeniaria. Gaur egun, Aldakin Taldeko Berrikuntza zuzendaria eta dibulgatzaile zientifikoa da). Oharra: hitzaldia gazteleraz izango da.
-Uztailak 26. Geoparkea izan zitekeen Zentral Nuklearretik. Hizlaria: Pako Salegi (ibilbide profesional luzeko kooperatibista eta gizarte aktibista debarra. Besteak beste, Debako zentral nuklearraren aurkako militantea). Oharra: hitzaldia gazteleraz izango da.
Hitzaldi guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira Debako Kultur Elkartearen areto nagusian