Mikel Entrena izango da aurrerantzean Armeriako Ikasle Ohien Elkarteko presidentea
2013/03/18
00:00
eta kitto!
Zapatuan egin zuten Armeria Eskolako Ikasle Ohiek urteko batzarra. Goiz oso bete zuen egitarauan, besteak beste, Argazkilaritza Industrial lehiaketako irabazleei saria banatu zieten eta mendeurrenari eskainitako liburuaren aurkezpena egin zuten. Horrekin batera, azken urteotan Ikasle Ohien Elkarteko presidentea izan den Jose Mari Ulaziak lekukoa Mikel Entrenari pasatu zion. Talde argazkia aterata, bazkariarekin agurtu zuten eguneko egitaraua.