Mikel Gaztelurrutia Triok jazz kontzertua eskainiko du zapatuan
Pianojole eibartarra buru, hirukoteak ‘Black on white’ diskoa aurkeztuko du Coliseo antzokian
2024/04/29
12:19
eta kitto!
Mikel Gaztelurrutia pianojole eibartarra bere hirugarren diskoa kaleratu du: ‘Black on white’. “Black on White asmo aitorpen bat dugu, egileak bere buruarekin eta bere sormenarekin duen konpromiso hautsezina. Trazu irmo eta ausartarekin, bere manufakturako soinu polikromien benetako katalogoa erakusten digu Mikel Gaztelurrutia”, diote Gaztelupe Hotsak ekoiztetxetik.
Zapatuan, 20:00etan, zuzenean ikusteko aukera izango dugu Coliseo Antzokian, Mikel Gaztelurrutia Trio bezala, Aritza Castro (bateria eta perkusioa) eta Javier Callen (kontrabaxua) musikarien laguntzarekin.
Sarrerak 10 euroan erosi daitezke (7 euro Coliseoaren Laguna txartela edukiz gero), Kutxabank bitartez edo saioa hasi baino ordubete lehenago Coliseoko leihatilan bertan.