Mikel Mujika eibartarrak Vianako eta Sonsierrako duatloiak irabazi ditu

Pello Osoro taldekidea heldu zen bigarren postuan helmugara
Mikel Mujika eibartarrak Vianako eta Sonsierrako duatloiak irabazi ditu
2025/02/26 12:16
eta kitto!

Vianako duatloian, gainera, lau lehenengoetatik hiru Eibarkoak izan ziren. Peñota Dental Alusigmako Mikel Mujikak irabazitako proban Pello Osoro taldekidea bigarren izan zen eta Txomin azken horren anaia laugarren sailkatu zen. Eta San Vicente de la Sonsierran jokatutako duatloian Peñota Dental Alusigmako bi triatletek postu horiek errepikatu zituzten, helmugan berriro ere lehenak izanik orden horretan. Hasiera ezin bikainagoa duatloi denboraldiari eman diotena, beraz. Asteburu honetan Huescako Graus herrian jokatuko den Espainiako Duatloi MD proban hartuko dute parte lasterkari horiek.