Mikel Oyarzabal eibartarraren golak erabaki du Eurokopako finala

Eibar KE-n jokatu zuen Marc Cucurellak eman dio pasea
Mikel Oyarzabal eibartarraren golak erabaki du Eurokopako finala
2024/07/14 23:48
eta kitto!

Mikel Oyarzabal futbolari eibartarrak historia egin du Eurokopako finala erabaki duen gola sartzean.

Realeko jokalaria 68. minutuan zelairatu da eta 86. minutuan sartu du Espainiako selekzioari Ingalaterraren aurka finalean garaipena eman dion gola (2-1).

Oyarzabalen gola Eibar KE-n jokatu zuen Marc Cucurellak emandako pase batetik iritsi da, honek eibartarraren pasea jaso ondoren.