Mikel Oyarzabal Eurokopako finalean egongo da

Berlinen jokatuko da, domekan, 21:00etan
Mikel Oyarzabal Eurokopako finalean egongo da
2024/07/10 09:06
eta kitto!

Espainiako futbol selekzioak 2-1 irabazi zion atzo Frantziari Eurokopako lehen finalaurrekoan eta, ondorioz, Mikel Oyarzabal domekan, 21:00etan, Berlinen jokatuko den finalean egongo da. Arerioa gaur erabakiko da, Herbehereen eta Ingalaterraren arteko partiduan.

Oyarzabalek Eurokopako partidu guztiak jokatu ditu eta atzo 76. minutuan zelairaitu zen Alvaro Morataren ordez. Aurrelari eibartarrak oso lan fisikoa egin zuen, presioa eginez eta taldeari arnasteko aukera emanez, eta bere jarduna berebizikoa izan zen markagailuari eusteko.