Mikel Oyarzabal futboleko Munduko Txapelketa jokatzeko deitu dute

Mexikon, Canadan eta AEB-n jokatuko da ekainaren 11tik uztailaren 19ra arte
Mikel Oyarzabal futboleko Munduko Txapelketa jokatzeko deitu dute
Argazkia: Angel Martinez
2026/05/25 13:24
Ekhi Belar Errasti

Espainiako selekzioak Mikel Oyarzabal Realeko jokalaria deitu du futboleko Munduko Txapelketa jokatzeko. Azken Europako Txapelketan erabakigarri izan ondoren, Oyarzabalek protagonismoa izango duela espero daiteke eta taldearen hamaikakoan egotea.

Txapelketa Mexikon, Canadan eta AEB-n jokatuko da ekainaren 11tik uztailaren 19ra eta Oyarzabalek ekainaren 15ean egin dezake debuta Cabo Verderen aurka. Neurketa Atlantan (AEB) jokatuko da, hemen 18:00ak direnean. Ondoren, Saudi Arabia eta Uruguai izango ditu arerio H multzoan.