Mikel Saenz xakelariak maila ematen dihardu azken txapelketetan

Eibarko Klub Deportiboko beste hiru ordezkarik ere hartu zuten parte Gipuzkoako xake aktiboko txapelketan
Mikel Saenz xakelariak maila ematen dihardu azken txapelketetan
2025/05/15 14:08
eta kitto!

Elgoibarren jokatutako Gipuzkoako xake aktiboko txapelketan bera izan zen Eibarko onena, hiru puntu eta erdi eskuratuz. Eibarko Klub Deportiboko beste hiru ordezkarik ere hartu zuten parte aipatutako torneoan: Ibai Garciak bi punturekin amaitu zuen, eta Kilian Simon eta Julen Gonzalez bat eta erdira heldu ziren.

Bestalde, aurretik Donostiako Gros Xake Taldearen egoitzan jokatutako Gipuzkoako Eskolarteko finaletan ere izan zen Mikel Saenz eibartarra. Alebin eta infantil mailetako lehiak hartu zituen torneoan, eibartarrak hiru puntu bereganatu zituen.