Mikel Salaberriak irabazi du Otxoa Memoriala

Mikel Salaberriak irabazi du Otxoa Memoriala
2013/04/22 00:00
eta kitto!

Mikel Salaberriak (Goifiber Godoy) irabazi zuen, 01:33:40 denborarekin, atzo (domeka, hilak 21) jokatu zen 1. eta 2. urteko kadeteen Otxoa Memoriala. Denbora berarekin helmugaratu ziren Unai Orbea (Atracciones Sanz) bigarrena eta Carlos Ruiz (C. Erro y Eugui) hirugarrena. Taldekako sailkapena, berriz, horrela geratu zen: 1.a Atracciones Sanz (04:42:40), 2.a C. Erro y Eugui (04:42:40) eta 3.a Ulma (04:42:47). Saiatuenaren saria Sumofic-Igartua taldeko Aritz Kortabarriak eskuratu zuen eta Debabarrenako lehena, berriz, Ciclos Iturriaga taldeko Alex Osoro izan zen.