Mikel Zabalak eskubaloia laga du 27 urterekin
Eibarko eskubaloi jokalariak ia berrehun partidu jokatu ditu Bidasoaren lerroetan
2025/05/06
13:09
eta kitto!
Irungo Bidasoarekin zazpi denboraldi egin ondoren lagako du eskubaloia Eibarko hegalekoak. Mikel Zabalak kontratua zuen Irudek Bidasoarekin beste denboraldi baterako, baina eibartarrak nahiago izan du orain arte eskubaloian egindako ibilbidea momentuz moztueta etapa hori ixtea, “Bidasoa bezalako talde batean ezin zarelako erdizka ibili”. Gure herriko Eibar Eskubaloia klubean eman zituen lehenengo urratsak ezker hegalekoak Irungo taldearekin fitxatu aurretik eta ia berrehun partidu jokatu ditu Bidasoaren lerroetan.