Mikel Zarrabe gaur askatuko dute, zigor osoa bete eta gero

Mikel Zarrabe gaur askatuko dute, zigor osoa bete eta gero
2013/12/02 00:00
eta kitto!

Mikel Zarrabe presoa gaur (astelehena, hilak 2) Eibarrera bueltatuko da, 34 urtez herritik ihes eginda eta 24 urte kartzelan eman eta gero. Epaileak ezarritako zigorra osorik beteta bueltatuko da etxera: 1989. urteaz geroztik Frantziako La Santé, Clairvaux eta Le Muret kartzeletan egon zen lehenengo eta ondoren, 1995ean Espainiako poliziaren esku laga zutenetik, Valdemoro, Carabanchel, Soto del Real, Aranjuez, Daroca eta Teruelgo espetxeetan egon da preso.