Milaka lagun elkartu dira Astelena frontoian Pertsona Nagusien II. Topaketan

Pertsona nagusien kezka nagusiak eta agintarien berbak entzun ahal izan dira bertan
Milaka lagun elkartu dira Astelena frontoian Pertsona Nagusien II. Topaketan
2024/10/01 15:57
eta kitto!

Astelena frontoiak Pertsona Nagusien II. Topaketa hartu du gaur goizean. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat tokitatik etorritako milaka lagun elkartu dira bertan eta euren kezka nagusiak entzuteko aukera izan dugu. Gainera, erakunde ezberdinetako agintariak izan dira bertan, Imanol Pradales lehendakariak azken unean huts egin duen arren.

Hitzaldiez gain, Amets Bete antzerki taldeak zenbait emanaldi eskaini ditu goizean zehar eta Untzaga Gizarte Etxeko abesbatzak eman dio amaiera topaketari, azken unean publikoarekin batera ‘Agur jaunak’ kantua abestuz.