Milatik gora eibartar Gure Esku Dago-ren gizakatean

Milatik gora eibartar Gure Esku Dago-ren gizakatean
2014/06/09 00:00
eta kitto!

Milatik gora eibartar, 1.100 inguru batu ziren atzo (domeka, ekainak 8) Bergaran, Gure Esku Dago / San Blas Zati Bat Eibarko taldeak deituta erabakitzeko eskubidearen aldeko gizakatean parte hartzeko (argazkiak ikusteko hemen klikatu). Iruñea eta Durango bitarteko ibilbidean eibartarrek 31. kilometroa bete zuten eta askok arratsaldera arteko plana egin zuten Bergaran, gizakatearen harira antolatutako ekitaldiek eta Bergarako jaiek erakarrita.