Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-ek Eibarko kaleak berdez margotu zituen

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-ek Eibarko kaleak berdez margotu zituen
2023/06/19 10:36
eta kitto!
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak antolatuta zapatuan egindako martxa solidarioa erabat arrakastatsua izan zen, ehundaka parte-hartzaileekin. Herri barruan egin zen hiru kilometroko martxaren aurretik, beroketa gisa, Untzagan Zumba saioa egin zen Kaxa mugimendu eta sormen gunearen eskutik.

Bigarrenez antolatu den ekimenari esker bildu duten dirua Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak pazienteei zein senideei doako zerbitzuak eta arreta eskaintzen jarraitzeko izango da. Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie ekitaldiaren babeslea izan den Eibarko Udalari, baita ere proiektu honekin bat egin eta ekitaldian lagundu nahi izan duten kolaboratzaileei: SD Eibar, Tekniker, El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa, Urko Tronik, Gurutze Gorria, Garajes García, Jubiletxe Untzaga, Kaxa, Amaña es la Caña eta Solán de Cabras.

martxa3martxa2