Minbiziaren Aurkako Elkartekoak melanina maila neurtzen ibiliko dira gaur, azaleko minbiziaren aurkako kanpainaren harira
2017/07/05
10:02
eta kitto!
AECC Minbiziaren Aurkako Elkarteak, urteroko moduan, azaleko minbiziaren aurkako kanpaina hasi du eta, horren harira, datozen hiru astetan Gipuzkoa zeharkatuko dute elkarteko profesional eta boluntarioek, azaleko minbizia izateko arriskuaz zein eguzkia hartzeko ohiturei buruz jendea ohartarazteko, umeei arreta berezia eskainiz. Eibarren gaur egongo dira, Muzategi inguruan, 13:00ak arte eta uztailaren 12an berriz etorriko dira, 10:00etatik 13:00era. Nahi dutenei azaleko melanina maila neurtuko diete, horren arabera eguzkipean zenbat denbora eman dezaketen esateko. Horrekin batera, eguzkia hartzeko gomendioak eta azalaren azterketa egiteko argibideak biltzen dituzten liburuxkak banatuko dituzte eta, jakina, jendeak dituen zalantzak argitzen ahaleginduko dira.