Mintegiko hitzaldiak sarean

Mintegiko hitzaldiak sarean
2013/09/27 00:00
eta kitto!

Dakizuenez, 2013ko maiatzaren 7an, euskararen transmisioari buruzko 3 mintegia egin genuen Eibarren.
Beste urte batez punta- puntako hizlariak izan genituen eta transmisioa ezezik erabilera, gaitasuna eta hainbat gairen gainean ikasi, hausnartu eta eztabaidatzeko  aukera paregabea izan genuen bertaratutakook.
Gaurtik aurrera eskuragarri dituzue egun horretan izandako hitzaildi guztiak eta baita mahaingurua ere.
Ez galdu beste behin ere hitzaldiak ikusi eta entzuteko aukera , ziur gaude probetxu gehiago aterako diezuela eta.
Hemen dituzue beraz egunak eman zituenak (Hitzaldiaren izenburuan klik eginda duzue ikusteko aukera):
1.- Ongi- etorria.

2.- "Arrue ikerketa 2011: emaitza nagusiak".
Pablo Suberbiola soziologoa, Soziolinguistika Klusterra.

3.- " Euskararen transmisioa Ipar Euskal Herrian gaur egun" .
Jean Baptiste Coyos Linguistikan Doktorea eta Euskaltzaina.

4.- "Haurrek nola, gurasoek hala? Ideietatik aplikaziora."
Izaro Susperregi. Urtxintxa eskolako soziolinguistika arloko koordinatzailea eta garapen pedagogikoa arloko kidea.

5.- " Emozioen eta euskararen transmisioa familietan: etxean zer ikusi, hura ikasi" tailerra" .
Iñaki Pikabea. Psikologo, Pedagogo eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan Doktorea.

6.- "Euskaldun hazi Nafarroan".
Paula Kasares 'soziolinguista eta NUPeko irakaslea'

7.- " Ahotsak.com Ikasgelan - Nagusien ahozko ondarea ikastetxeetan zabaltzeko transmisio-proiektua " .
Idoia Etxeberria, proiektuaren arduraduna eta Asier Sarasua, Badihardugu Euskara Elkarteko presidentea.

8.- Mahaingurua.
Dinamizatzailea Kike Amonarriz.