“Mira por mí” eta “Belfast” pelikulak ikusi ahal izango dira asteburu honetan Coliseoan
2022/02/11
12:04
eta kitto!
Randall Okitaren “Mira por mí” filma Coliseoko 1 Aretoan proiektatuko dute hilaren 12tik 14ra arteko asteburuan eta egun beretan hartuko dituzte 2 Aretoa eta Antzokia “El callejón de las almas” eta “Belfast” pelikulek, hurrenez hurren. Guillermo del Tororen “El callejón de las almas”-ek jarraipena izango du, gainera, hurrengo asteburuan. Ez da Kennett Branagh-aren “Belfast” pelikularen kasua. Azkenik, umeentzako pelikula ikusteko tartea ere izango da bihar eta etzi, Denis Chevrov-en “Kikoriki. Déjà vu” pelikula entretenigarriarekin.