Mireia Masegur eta Eider Arana SD Eibar-ekin izango dira hurrengo denboraldian

Gaur entrenamenduetara itzuli den SD Eibar-ek iazko jokalarietatik 16 mantentzen ditu plantilan
Mireia Masegur eta Eider Arana SD Eibar-ekin izango dira hurrengo denboraldian
2024/07/18 12:05
eta kitto!

Mireia Masegur hurrengo denboraldirako bigarren fitxaketa da. 21 urteko kataluniar zentralak 2026ko ekainera arte sinatu du talde armaginarekin. Taldeak egin duen bigarren errefortzua, Athletic-etik Eider Aranaren bueltarekin, RFEF 1. mailako CP Cacereño taldetik dator. 2022-2023 denboraldian, SD Eibar F Ligara igo zenean, Mireiak CP Cacereño taldearekin igoerako playoffa jokatu zuen. Lan defentsiboan duen bizkortasuna eta airean duen indarra baloi geldiko jokaldietarako aukera ezin hobean bilakatzen du jokalaria.

Eider Arana defentsak, bestalde, 2025ko ekainera arte jarraituko du Eibarren. Eiderrek denboraldi bikaina egin zuen aurreko denboraldian SD Eibarren, 30 partidutatik 28tan titular gisa atera eta gehienetan 90 minutu jokatuta. Guztira 2.500 minutu bete zituen zelaian. Gainera, taldeari asistentzia bat eta hiru gol eman zizkion, haietako azkena F Ligaren historiako golik azkarrena bihurtuta, zortzigarren minutuan sartutakoa.

Horrela, gaur entrenamenduetara itzuli den SD Eibar-ek iazko jokalarietatik 16 mantentzen ditu plantilan, egonkortasuna eta jarraipena emanez proiektuari.