Miren Agur Meabek agurtu du aurtengo Idazlearekin Harixa Emoten
"Itzulerak" liburuarekin etorri da Eibarrera
2025/05/21
09:30
eta kitto!
Atzo egin zen Harixa Emoten literatur tertulien ikasturteko azkeneko saioa. Miren Agur Meabe izan zen azkeneko gonbidatua, irakurle lekeitiarraren "Itzulerak" liburua irakurri baitute euskarazko irakurle-taldeko kideek. Aukera ezin hobea izan zuten liburuari buruzko galderak eta iruzkinak egiteko.
Saiook Juan San Martin liburutegiak eta ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen dituzte elkarlanean eta Ainhoa Aldazabalen gidaritzapean egiten dira. Udazkenean ekingo diote ikasturte berriari.