Miren Amuriza izan da Harixa Emoten literatur tertulien otsaileko saioan

"Pleibak" liburuarekin etorri da idazle berriztarra Eibarrera
Miren Amuriza izan da Harixa Emoten literatur tertulien otsaileko saioan
2026/02/11 09:28
Maider Aranberri Sarasua

Otsaileko saioa egin zuen atzo, martitzena, Idazlearekin Harixa Emoten irakurle taldeak. Miren Amuriza izan zen gonbidatua eta irakurle-taldeko kideekin batera Pleibak liburuaren inguruko tertulia ederra egin zuten.

Hurrego saioa Aste Santuko oporren aurretik izango da. Ordurako Zoriona, edo antzeko zerbait liburua irakurri beharko dute taldeko kideek eta martxoaren 10ean elkartuko dira Karmele Mitxelena egilearekin, liburuari mamia ateratzeko.