Miren Galdos igerilariak brontzea irabazi zuen Donostiako 40. Nazioarteko Torneoan

Miren Galdos igerilariak brontzea irabazi zuen Donostiako 40. Nazioarteko Torneoan
2023/01/10 eta kitto!
Abenduaren 29an Paco Yoldi igerilekuetan jokatutako Donostiako 40. Nazioarteko Torneoan Eibar Igerixaneko zazpi igerilarik osatu zuten gure herriko taldearen ordezkaritza eta euretako batek, Miren Galdosek hain zuzen, 100 metroko bizkarreko finalean hirugarren sailkatu zen eta, horrela, brontzezko domina eskuratu. Final horretan izan zen, baita, Paula Calvo taldekidea ere eta, lan bikaina egin ondoren, laugarren sailkatu zen. Eurekin batera izan ziren, Nazioarteko proba ospetsu horretan, Asier Gomez, Igor Ruiz, Maddi Maguregi, Malen Beobide eta Maialen Gomez.