Miren Gallastegik Iñaki Arriolaren tokia hartuko du Parlamentuan
2020/09/10
12:02
eta kitto!
Miren Gallastegi eibartarrak, azken udal hauteskundeetan Antzuolako zinegotzi tokia lortu zuenak, legebiltzarkide izango da legegintzaldi berrian, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburu izateko Iñaki Arriola alderdikideak lagatako lekua betetzeko. Beraz, eibartar bat joan eta beste eibartar batek hartuko du haren tokia Legebiltzarrean. Berarekin izango dira Eneko Andueza taldekide sozialista eta EAJ-PNVko Eva Juez eibartarrak ere. Gallastegirentzat ez da eginbehar berria: 2007tik 2016era legebiltzarkide izan zen; eta 2019an kargu hori hartu zuen berriz ere, orduko hartan Rafaela Romerok lagatako lekua betetzeko.