Mirengu Plazaola, Sostoako zuzendaria: “Abeslarientzako aberasgarriak diren gauzak egiten ahaleginduko naiz beti”
2018/05/23
13:05
eta kitto!
Mirengu Plazaolak urtarrilean hartu zuen Sostoa Abesbatzaren zuzendari kargua eta aro berria bizitzen hasi da taldea. Maiatzaren 11an kontzertu Sakroa eskaini zuen San Andres elizan, eta Eibarko Koro Gaztearekin eta Trio Medianocherekin arituko da Sanjuanetan. Gero, Gabonetako kontzertuak itxiko du urteko agenda. Errepertorio berria prestatzen ari da Sostoa eta etorkizunari begira lanean hasi da.
- Nola sortu zitzaizun Sostoa Abesbatzako zuzendari izateko aukera?
Zuzendari bila zebilela idatzi zion Sostoak Gipuzkoako Abesbatzen Federazioari eta deialdia jaso genuen federazioan gauden zuzendariok. Batzarkideekin kontaktuan jarri nintzen eta Sostoaren eta nire ordutegiak bat ez zetozela ikusi genuen, baina berba egin genuen eta euren egunak aldatzea erabaki eta gero, nirekin harremanetan jarri ziren.
- Zer moduz lehenengo hilabeteak Sostoako zuzendari lanetan?
Oso ondo. Esperientzia aberasgarria ari da izaten. Eurentzat erronka da, baina baita niretzat ere. Moldaketa bat egon da taldean, jende asko joan da eta zuzendari aldaketa izan dute. Gainera, taldeak baditu urte batzuk eta orain arte modu batean egin dute lan. Beraz, horren aurrean jartzea, eta Sostoak bizirik jarraitzen duela eta indarrean dagoela erakutsi nahi izatea erronka handia da niretzat.
- Zeintzuk dira zure helburuak epe laburrean?
Nahiz eta taldea sortuta egon, talde-lana finkatzea da helburu nagusietako bat. Kide bakoitza ez da indibiduala, denok elkarte bat sortzen dugu, ni neu barne. Abesti egokiak eta alaiak aukeratzea izan da helburuetako bat lehenengo fasean. Errepertorio berria, atsegina eta deigarria sortzeko gai garela ikusarazi nahi izan dut. Taldea gustora sentitzea nahiko nuke eta taldean gaudenok bertan geratzea. Ez genuke ahotsik gabe gelditu nahi!
- Zure ikutua eman nahi diozu abesbatzari?
Bai. Musika ikusi eta bizitzeko modu bat daukat, bakoitzak berea daukan moduan. Gauza sinpleak edo konplexuak egin, abeslarientzako aberasgarriak diren gauzak egiten ahaleginduko naiz beti. Instrumentista ezberdinekin kolaborazioak egitea, lehiaketatan parte hartzea eta gizonezko gehiago abesbatzara batzea nahiko nuke, adibidez. Gaudenak egon eta gizon gutxi badago ere, nahiago dut taldea sendotu eta gauza ezberdinak egiteko gaitasuna izatea, falta zaigunaz kexatzen ibiltzea baino. Daukagunarekin moldatuko gara eta uste dut maiatzaren 11ean zeren gai garen erakutsi genuela.
- Zaila da belaunaldi berriei heltzea? Badago erreleboa?
Lehen mundu guztiak abesten zuen, baina orain geldiune bat dago eta abesteko ohitura galtzen ari da. Eibarko Koro Gaztea daukagu hor eta Sanjuanetan elkarrekin abestuko dugu Trío medianocherekin elkarlanean. Ikusiko dugu poliki-poliki pasabidea eraikitzen den edo ez, Koro Gaztea uzten dutenean gurekin hasteko. Horretarako, gure errepertorioa egokia izan behar da, erakargarria. Orain dela gutxi Koro Gaztean dabilen neska gazte bat hasi da gurekin eta zubi-lana egin dezake berak.