Miriam Luki izango da gaurko gonbidatua Harixa Emoten saioan

"Argialdiak" liburuari buruz arituko da
Miriam Luki izango da gaurko gonbidatua Harixa Emoten saioan
2024/11/12 12:19
eta kitto!

Gaur, hilak 12, izango da “Idazlearekin Harixa Emoten” euskarazko irakurketa klubaren saio berria, 19:00etan, Portalean. Saio horretara gonbidatu duten idazlea Miriam Luki da, eta "Argialdiak" liburuari buruz arituko da. Beti bezala, irakurleek liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko aukera izango dute, eta Ainhoa Aldazabalek zuzenduko du saioa. 

Miriam Luki Albisua (Urretxu, Gipuzkoa, 1973) euskal kazetaria da. Gaur egun, Goierriko Hitzan egiten du lan. 2023ko Gipuzkoako Liburudenden Elkarteak Zilarrezko Euskadi saria eman zion Argialdiak ipuin liburuarengatik.

 

Liburuaren sinopsia

Ogiaren usaina eta izuarena. Hitzen pisua eta iraganarena. Nola eraman guztiak gorputz bakarrean? Zer esan merezi izan ote duen jakin nahi duenari eta zer prestatu azkena izango den afari handirako? Noraino garen ahizpa eta zenbat gehiago iraun dezakeen ihartzen utzitako laguntasunak; zenbat trago izango ziren denera, zenbat airean kiskalitako hegazkinak.

Gisa horretako galderak dabiltza Miriam Lukiren estreinako ipuin liburuko protagonisten buruetan. Maitale, lagun, senide zein klase arteko harremanen ertzak behatu ditu idazleak bederatzi kontakizun hauetan, nola, isiltzearen isiltzez, zerbait pitzatzen den azkenean eta tartetik argi-zirrinta bat sartu, joan edo geratu, ezinbestean erabaki behar ez dela ohartuz.