Mobilizazioa deitu dute Madrilen gaur hasi den epaiketa salatzeko

Mobilizazioa deitu dute Madrilen gaur hasi den epaiketa salatzeko
2016/05/17 11:25
eta kitto!
Gaur hasi da Madrilen, Audientzia Nazionalean, 8/2013 sumarioko Aniaiz Ariznabarreta eibartarraren eta beste zortzi euskal herritarren kontrako epaiketa. Bederatzi auzipetuek inkomunikazio aldian egindako deklarazioetan oinarrituta, bederatzi eta hamabost urte arteko kartzela zigorrak eskatu dituzte. Ekainaren 8an amaituko da epaiketa, aurreikusitako epeak betez gero. Gauzak horrela, gaur arratsaldean, 19:30ean mobilizazioa abiatuko da Untzagatik, auzipetuen askatasuna eskatzeko.

#9ak libre 1