Mobilizazioak egin ziren atzo Zaldibarko zabortegia amildu zenetik 15 hilabete betetzean
2021/05/07
09:24
eta kitto!
Atzo bete ziren 15 hilabete Zaldibarko zabortegia amildu zenetik eta, hondamendia gogoratzeko, mobilizazioak egin zituzten Elgetan, Ermuan, Etxebarrian, Zaldibarren eta Zallan. Zaldibar Argitu plataformatik atzo adierazi zutenez, "gertatutako guztia argitu beharra exijitu dugu. Gaurkoan azpimarratu dugu Joaquin Beltran aurkitzea ezinbestekoa dela. Arduratuta gaude Eusko Jaurlaritzak adierazitakoa entzun eta gero: hil honetan azken eremu beroan ekingo diotela bilaketari esan dute. Azken hitzak kezkatzen gaitu. Ez dugu onartuko Joaquin Beltran aurkitu gabe bilaketa bertan behera lagatzea. Bestalde, gaur iragarri dugu datorren astean Gasteizko Legebiltzarreko talde parlamentariekin bilduko garela, gure kezkak adierazi eta haien asmoak ezagutzeko".
Elgeta
Etxebarria
Zaldibar
Zalla
Ermua
Elgeta
Etxebarria
Zaldibar
Zalla
Ermua