Mobilizazioak hasi zituztenetik hiru urte igaro direla gogoan, pentsiodunek manifestazioa egin dute

Mobilizazioak hasi zituztenetik hiru urte igaro direla gogoan, pentsiodunek manifestazioa egin dute
2021/01/18 18:28
eta kitto!
Barixakuan, urtarrilaren 15ean bete ziren hiru urte pentsiodunen mobilizazioak hasi zirenetik eta, hori gogoan, gaur manifestazio jendetsua egin dute herriko kaleetan, asteroko moduan pentsio duin eta publikoak eskatzeko.

Hiru urte hauetan, pentsiodunen plataformetatik egindako ahaleginari esker hainbat hobekuntza lortu dituzte: pentsioak KPIaren arabera "eguneratzea", alargunen soldata erregulatzailearen kalkulua %52tik % 60ra igotzea eta 52 urtetik gorakoentzako langabezia saria berreskuratzea, besteak beste. Hala ere, kolektiboaren eskaera gehienak lortzeke daudela diote, "pentsioen sistema publikoa bermatzea eta Toledoko Itunari lotutako murrizketak atzera botatzea, adibidez".

Hori dela eta, otsailaren 13an Hegoaldeko lau hiriburuetan manifestazioak deitu dituzte, gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea eta jasangarritasun faktorea ezabatzea, besteak beste, Toledoko Itunean jaso ditzatela eskatzeko. Eibarren ere mobilizazioa egiteko asmoa dutela aurreratu dute gaurko manifestazioaren amaieran.



[gallery link="file" ids="105039,105038,105037,105036,105035,105034,105033,105032,105031,105030,105029,105028,105027,105026,105025,105024,105023,105022,105021,105020"]