Moda desfilea egingo dute El Corte Inglés-ean
2011/11/10
00:00
eta kitto!
Eibarko El Corte Inglés-ak moda desfilea antolatu du hilaren 11 eta 12rako, barixaku eta zapaturako Joven Ella udazken-negurako eskaintza berria ezagutzera emateko asmoarekin. Desfilean aurkeztuko dituzten jantziak eta bestelakoak erakusteko Eibarko dendako bigarren solairuko beharginek jardungo dute modelo modura. Lehenengoz egingo den desfilean, besteak beste, Easy Wear, Fórmula Joven, Tintoretto, Sfera, Green Coast eta Studio Classics moduko markak izango dira protagonista eta publiko modura aldez aurretik gonbidatutako bezeroak joango direla aurreratu dute antolatzaileek. Ekitaldia egun bietan 18.00etan hasiko da, erdisotoan dagoen erakusketa eta ekitaldi aretoan, eta ordubeteko iraupena izango du.