Mondragoni irabazi ondoren, liderra jasoko du Ohorezko Erregionaleko CD Urki taldeak

Salah eta Tejadaren golekin 0-3 irabazi zuen Urkik eta Mondragon berdindu du sailkapenean
Mondragoni irabazi ondoren, liderra jasoko du Ohorezko Erregionaleko CD Urki taldeak
2026/03/09 12:10
Ekhi Belar Errasti

Bigarren itzuli b.kaina egiten dihardu Ohorezko Erregional mailan jokatzen duen CD Urki taldeak. Asteburuan sailkapenean aurretik duen Mondragoni egin zion bisita eta 0-3 gailendu zitzaion Salah (2) eta Tejadaren golekin. Horrela, sailkapenean harrapatu du Debagoieneko taldea, 40 punturekin berdinduta daudelarik.

Bolada bikainean dago CD Urki, baina datorren asteburuan arerio gogorra izango du, Real Union B liderra jasoko baitu Unben.

 

CD Urki-ren taldeek honako emaitzak lortu dituzte:

  • Ohorezko Erregionala: Mondragon 0-3 Urki Alkideba
  • 1. Erregionala: Hernani 3-0 Urki JMR
  • Jubenilen Euskal Liga: Urki Eibarbus 2-2 Gernika
  • Jubenilen Gorengoa: Zarautz 3-0 Urki ABC
  • Jubenilen Kopa: Lazkao 1-2 Urki Hapiick
  • Kadeteen gorengoa: Urki Heganrent 2-3 Bergara
  • Kadeteen Kopa: Urki Boj 5-1 Ikasberri
  • Infantilen Kopa: Aizkorri 0-2 Urki Beltran
  • Infantil txiki: Ilintxa 12-0 Urki Larragest
  • Emakumezkoen Kopa: Urki JAZ 0-4 Touring