Mondragoni irabazita, gora doa Ohorezko Erregionaleko CD Urki
Olatu ona hartu du Ohorezko Erregional Mailan jokatzen duen CD Urki taldeak. Euskaldunaren aurka garaipenaren bidea hartu ondoren, asteburu honetan 2-0 irabazi dio Mondragoni Tejada eta Salah-ren golekin eta, horrela, azken postuetatik ihes egin du poliki-poliki, oraindik sailkapenean berdintasun handia badago ere.
Datorren asteburuan jokatuko den partiduan, ostera, are erronka handiagoa izango du Urkik, Real Union B liderrari egingo baitio bisita. Irungo taldeak sei partidu irabazi eta bakarra galdu du orain arte, Beti Gazte bigarren sailkatuari lau puntu ateratzen dizkiolarik.
CD Urki-ren emaitzak
Ohorezko Erregionala: CD Urki 2-0 Mondragon
1. Erregionala: Axular 1-3 Urki JMR
Jubenilen Euskal Liga: Urki Eibarbus 1-2 Deusto
Jubenilen Gorengoa: Texas 4-3 Urki ABC
Jubenilen 1. Maila: Urola 4-6 Urki Hapiick
Kadeteen gorengoa: Urki Heganrent 2-1 Soraluze
Kadete 1. maila: Eibartarrak FT 2-3 Urki Boj
Infantila: Urki Beltran 0-8 Amaikak Bat
Infantil txiki: Amaikak Bat 10-0 Urki Larragest
Emakumezko alebina: Urki JAZ 0-1 Urola