"Moor Krad" dantza ikuskizuna eskainiko du Ertza konpainiak gaur Coliseo antzokian

"Moor Krad" dantza ikuskizuna eskainiko du Ertza konpainiak gaur Coliseo antzokian
2023/12/01 eta kitto!
Ertza dantza konpainiak Moor Krad izeneko ikuskizuna taularatuko du gaur, 19:00etan Coliseo antzokian. Asier Zabaletaren zuzendaritzarekin, Valerio Di Giovanni, Rafke Van Houplines, Pilar Andres, Denis Martinez eta Thiago Luiz Almeida dantzariak arituko dira, Iosu Yeregui abeslariaren laguntzarekin. Sarrerak 10 euro balio du (7 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).