Motorzale bat larriki zauritu da goizean Arrajolako tunelean gertatu den istripuan
                
                    2014/03/20
                    00:00
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Gaur goizean (eguena, hilak 20), 09.00ak aldera istripua gertatu da Eibarren, N-634 errepidean (65. kilometroan, Santanderrerako noranzkoan) Arrajolako tunelean: trafiko arduradunek azaldu dutenez, automobil batek eta motor batek talka egin dute eta, istripuaren ondorioz, motorzalea larriki zaurituta eraman dute larrialdietako zerbitzuek.