Mugakide diren udalerrien artean mugitzea baimenduta dago, gaurtik hasita
2021/02/15
18:45
eta kitto!
Eusko Jaurlaritzak barixakuan, otsailaren 12an onartutako azken dekretuan ezarritakoaren arabera, gaurtik hasita, aurrerantzean, posible da mugakide diren udalerrien artean mugitzea jarduera sozioekonomikoak edo kirola aire zabalean egiteko.
Era berean, bizilekuaz bestelako Euskal Autonomia Erkidegoko beste udalerri batera mugitzea baimenduta dago, baita mugakideak ez direnetara ere, "lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean ari diren taldeen entrenamenduetarako eta kirol-lehiaketetarako, azken 14 egunetako COVID-19 kasuen intzidentzia-tasa metatua edozein dela ere". Horrekin batera, "bizilekua dagoen udalerria ez den beste udalerri batera mugitu ahal izango da, mugakidea ez bada ere, kirol federatuko lehiaketetarako eta entrenamenduetarako, eskola-kiroleko entrenamenduetarako, bai eta gimnasioetan, kirol-elkarteetan edo kiroldegietan programatutako ikastaroetarako edo jardueretarako ere". Betiere, kasu horietan guztietan, jatorrizko udalerrian zein helmugako udalerrian COVID-19aren kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 baino txikiagoa izan beharko du.
LABIren Batzorde Teknikoak barixakuan egindako bileran Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden gainerako neurri murriztaileak beste 15 egunez mantentzea erabaki zuen, baita ostalaritzari dagokionez murrizketa gehiago ez ezartzea ere. Pandemiaren bilakaerari eta hartutako neurrien eraginkortasunari buruzko datuak berriz aztertuko ditu LABIk 15 egunen buruan eta, horren arabera, egoera berrira moldatzeko beharrezkoak diren erabakiak hartuko dituzte.
ONARTUTAKO AZKEN DEKRETUA OSORIK IRAKURTZEKO HEMEN SAKATU.