Mugikortasun jasangarriari buruzko mahai-ingurua antolatu du EAJ-PNVk eguaztenerako, 19:30ean Errebalen
2022/03/07
17:51
eta kitto!
Eibarko EAJ-PNVk Mugikortasun Jasangarriari buruzko topaketa antolatu du eguaztenerako, 19:30ean Errebal Plazan. Bertan Josu Mendicute Eibarko EAJ-PNVren udal taldeko bozeramailea, Eneko Goia Donostiako alkatea era Gorka Urtaran Gasteizko alkatea arituko dira.
Antolatzaileen berbetan, “herritar guztiei irekitako mahai-inguruak hirietako mugikortasunaren etorkizunari buruzko hausnarketa-elkarrizketa ireki nahi du, eta bi euskal hiriburuetan egiten ari diren hiri-eraldaketako politiken gakoak identifikatu, Eibarko etorkizuna diseinatzeko”.
Gogora ekarri dutenez, Eibarko EAJ-PNVk aspaldidanik azpimarratzen duen gaietako bat mugikortasunaren paradigmaren eraldaketa da eta, ildo horretan, landutako proposamenak egin dituzte, adibidez Matsaria auzoaren birgaitze integrala eta Euskotrenen geltokiaren intermodalizazioa. Horiek guztiak azalduko dituzte etzi egingo den topaketan.