Munduari Kolorea Ematen elkarteak janari-bilketa egingo du gaur eta bihar Untzagan
2023/09/29
12:43
eta kitto!
Gipuzkoako Elikagaien Bankuari laguntzeko janari-bilketa antolatu dute Munduari Kolorea Ematen GKEko kideek, gaurko eta biharko. Iaz egin zuten bezala, aurten ere Untzagan egongo dira egun bietan, jendeak eman nahi duen janaria biltzen. Horrekin batera, tonbola, jokoak eta beste hainbat ekintza osagarri prestatu dituzte. Proiektua orain dela bi urte sortu zen, La Salleko lau ikasleren (Maitane, Amaia, Malen eta Ane) eskutik, familia askori eragiten zien elikadura-krisi gero eta handiagoak hunkituta. Gelakoei laguntza eskatu eta gero, gaur egun 15 lagun inguru ari dira elkarrekin. Aurtengoa hirugarren edizioa izango da eta iazko marka gainditu nahi dute: “Iaz 1.214 kilo elikagai jaso genuen, eta janaria Bergarako Elikagaien Bankuan entregatu genuen. Aurten, helburua kopurua hori bikoiztea da. Beraz, herritarrei dei egin nahi diegu parte hartzeko”.