Munduko emakumeen literatura saioetan izena emateko epea zabalik dago Andretxean

Ikasturte honetan Afrikako literaturako hainbat egileren berri emango da Dinamizatzailea Ainhoa Aldazabal izango da
Munduko emakumeen literatura saioetan izena emateko epea zabalik dago Andretxean
2024/09/02 14:34
eta kitto!

Munduko emakumeen literatura saioetako ikasturte honetan, Afrikako literaturako hainbat egileren berri emango da (ekoizpenean eta itzulpenean hain ezagunak ez direnak: Senegal, Nigeria edo Ekuatore Ginea bezalako herrialdeetako egileak maizago itzuli baitira. Gutxiago itzuli dira, berriz, Togo, Zambia edo Etiopiako egileak). "Afrikako egileek idazten dutenean erabiltzen duten aniztasuna eta aberastasuna ezagutuko ditugu eta hondoan zer ezkutatzen duten", azaldu dute Andretxeatik.

 

Saioen egunak eta ordutegia

2024ko urriak 16, azaroak 6 eta abenduak 4 eta 2025eko urtarrilak 8, otsailak 5, martxoak 5, apirilak 2 eta maiatzak 7 (asteazkenak), 17:00etatik 19:00etara.

Dinamizatzailea: Ainhoa Aldazabal Gallastegui (Skolastik) izango da.

Izen ematea atzotik, irailak 1, irailaren 25era arte (biak barne) egongo da zabalik, Udalaren eta Andretxearen webguneetan edota modu presentzialean Andretxean.