Museoko erakusketa iraunkorra ezagutzeko doako bisita gidatua egingo da urtarrilaren 20an

Museoko erakusketa iraunkorra ezagutzeko doako bisita gidatua egingo da urtarrilaren 20an
2024/01/09 eta kitto!
Eibarko Armagintzaren Museoak doako bisita gidatua antolatu du, erakusketa iraunkorra ezagutu nahi dutenentzat. Urtarrilaren 20an egingo da, 17:00etan euskaraz eta 18:30ean gazteleraz. Interesa duenak aurretik izena eman beharko du, 943708446 telefono zenbakira deituta, edo museoa@eibar.eus helbidera mezua bidalita. Talde bakoitzean gehienez 20 lagun onartuko dituzte.