Museoko erakusketa iraunkorra ikusteko doako bisita gidatua egingo dute hilaren 14an

Bi saio eskainiko dituzte, bata euskaraz eta bestea gazteleraz
Museoko erakusketa iraunkorra ikusteko doako bisita gidatua egingo dute hilaren 14an
2024/12/09 16:48
eta kitto!

Armagintzaren museoko erakusketa iraunkorra ezagutzeko doako bisita gidatua egingo dute abenduaren 14an bi saiotan: 17:00etan euskaraz eta 18:30ean gazteleraz.

Saioen iraupena 60 minutukoa izango da eta bakoitzean 20 lagunek hartuko dute parte gehienez. beraz, ezinbestekoa izango da izena ematea museoa@eibar.eus helbidera idatziz edo 943 70 84 46 telefonora deituz.