Museoko erakusketa iraunkorrera bisita gidatua antolatu dute zapaturako

Parte-hartzea dohainik da, baina aurretik izena eman behar da nahitaez.
Museoko erakusketa iraunkorrera bisita gidatua antolatu dute zapaturako
2025/10/07 17:43
eta kitto!

Eibarko Armagintzaren Museoak bisita gidatua antolatu du urriaren 11rako (zapatua), urte osoan ikusgai dagoen erakusketa ezagutu nahi dutenentzat. Azalpenak euskaraz entzun nahi dituztenentzat bisita 17:00etan hasiko da, eta gaztelerazko bisita ondoren, 18:30ean egingo dute. Ordubeteko iraupena izango du, eta dohainik da, baina aldez aurretik izena eman behar da, museoa@eibar.eus helbidera mezua bidalita. Talde bakoitzean 20 lagun onartuko dituzte gehienez, eta onarpena inskripzio-ordenaren arabera egingo da.