Musika Eskolakoen kontzertua Medicus Mundi Gipuzkoa-ren 40. urteurrena ospatzeko

Musika Eskolakoen kontzertua Medicus Mundi Gipuzkoa-ren 40. urteurrena ospatzeko
2014/11/12 00:00
eta kitto!

Medicus Mundi Gipuzkoak 40 urteko ibilbidea ospatzen ari da 2014an, herririk herri hainbat kontzertu antolatuta eta gaur (eguaztena, hilak 12) emanaldi berezi horietako bat hartuko du Coliseo antzokiak, 19.00etatik aurrera Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako taldeek eskainiko duten emanaldian. Sartzeko gonbidapena jaso behar da (gaur bertan 18.00etatik aurrera Coliseoko leihatilan eska daiteke, doan). Kontzertuan Blue Day eta Face to Eye rock taldeak, Eibarko koru gazteak eta Juan Bautista Gisasola abesbatzak, bi perkusio taldeek, trikitilari taldeak eta musika bandak hartuko dute parte.