Musikene Ensemble metal eta perkusio taldeak kontzertua emango du eguenean Coliseo antzokian

Musikene Ensemble metal eta perkusio taldeak kontzertua emango du eguenean Coliseo antzokian
2024/01/22 17:54
eta kitto!
Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegiaren ikasketa-planaren eskutik, Musikene Ensemble metal eta perkusio taldeak kontzertua emango du eguenean, 19:00etan Coliseo Antzokian. Taldeak Aaron Copland, David Rivas Dominguez, Alexander Borodin, Miguel Etchegoncelay, Pyotr Ilyich Tchaikovsky, Ronden, Carl Wittrock eta Enrique Crespo musikagileen lanak interpretatuko ditu, Luis Gimeno Perezen zuzendaritzapean. Sarrerak 5 euro balio du.