Nabarralderen saio bikoitza hartuko du Kultuk

Nabarralderen saio bikoitza hartuko du Kultuk
2012/12/05 00:00
eta kitto!

Arrate Kultur Elkarteak antolatuta, Nabarralde: Memoria Historikotik Etorkizun Nahiak izenburuari jarraituko dioten ekitaldi bi izango ditugu datozen egunotan elkartearen lokalean: datorren astean, hilaren 12an Orreaga DVD berriaren proiekzioa eta mahai-inguru irekia egingo dira, 19.00etan hasita. Eta hilaren 19an toki eta ordu berean Aitzol Altunak hitzaldia emango du Bizkaiaren jatorria izenburuari jarraituta.