Nagusien Egunaren inguruko elkarretaratzea deitu dute gaurko
                
                    2016/10/03
                    10:05
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Zapatua (urriak 1) Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna gogoratzeko eguna izan zela eta, Eibarren ere horren inguruko ekitaldia antolatu dute jubilatuek: arratsaldeko 19:00etarako elkarretaratzea deitu dute Untzagan, jubilatu etxearen aldean, euren eskaerak eta eskubideak aldarrikatzeko asmoz. Horregatik Eibar eta inguruko nagusiak ekitaldiarekin bat egitera animatu nahi dituzte.