Nagusien XXI. Hamabostaldiaren egitaraua hilaren 28an abiatuko da
Pertsona Nagusien XXI. Hamabostaldia antolatzen duten Biztu Jubilatu eta Pentsionisten Koordinakundeko, Eibarko lau jubilatu etxeetako eta Udaleko ordezkariek gaur (eguaztena, hilak 12) aurkeztu dute egun gutxi barru abiatuko den egitaraua, udaletxean eskaini duten prentsaurrekoan. Aurtengo Hamabostaldirako aukeratu duten esaldia edo goiburua Eibarko nagusiak izarrei begira da, Esteban Estebanek egitarauaren barruan eskainiko duen hitzaldiari zein astero Beheko Tokiak hartzen dituen astronomia saioei erreferentzia zuzena eginez. Egitaraua berez martxoaren 28an hasi eta apirilaren 11ra arte luzatuko da, baina aurkezpen "ofizialaren" aurretik egitaraua ezagutzera eman nahi izan dute, batez ere jendea parte hartzera animatzeko asmoz. Urteetan finkatuta dauden hainbat jarduerarekin batera aurten beste berri batzuk sartzeko ahalegin berezia egin dutela azpimarratu dute antolatzaileek. Jarraian, egitarau osoa:
Pertsona Nagusien XXI. Hamabostaldia. Egitaraua.
- Martxoak 28
12.00.- Pertsona Nagusien XXI. Hamabostaldiaren Inaugurazioa. Ekitaldian parte hartzen izango dira Miguel de los Toyos alkatea, Esteban Esteban (Durangoko Astronomia Ikasgelako zuzendaria), Ana Rodriguez (udaleko Gizartekintzaburua), Jose Riviere (GIpuzkoako Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteko presidentea) eta Jose Ramon Gomez (Biztu Jubilatu eta Pentsionisten Koordinakundearen presidentea).
- Martxoaren 28tik apirilaren 11ra arte
Armeria Eskolako Ikasle Ohien argazki erakusketa, Untzagako jubilatu etxean. Inaugurazioa martxoaren 28an izango da, 19.30etan. Erakusketa ikustera joateko ordutegia: astelehenetik barixakura 19.15etatik 21.15etara eta zapatu eta domeketan 12.00etatik 14.00etara.
- Martxoak 31
11.00.- Toka, petanka eta igel-toka txapelketa. Ipuruako bolatokian.
17.00.- Mahai-jokoen txapelketa: tute, mus, briska, xake eta domino. Beheko Tokia jubilatu etxean.
- Apirilak 1
11.00.- Ibilbide bio-osasungarria Amañan, begirale batek lagunduta, bertan dauden gimnasia-aparatuak nola erabili behar diren azaltzeko. Izen-ematea jubilatu etxeetan, martxoaren 26ra arte.
16.00.- Txokolate-jana eta kantuak. San Andres zaharren egoitzan.
19.00.- Segurtasunari buruzko hitzaldia, Ertzantzaren eskutik. Untzagako jubilatu etxean.
- Apirilak 2
20.30.- Bertso-afaria, Juan Mari Narbaiza eta German Meabe bertsolariekin. Gai-jartzailea: Rafael Zubizarreta. Untzagako jubilatu etxean. Prezioa: 12 euro. Izen-ematea jubilatu etxeetan, martxoaren 20ra arte.
- Apirilak 3
Kalejira kaleetan kantuz jubilatu-etxeetan. Ipuruakoan 18.00etan, Urkikoan 18.30etan, Untzagakoan 19.00etan eta Beheko Tokian 19.30etan.
- Apirilak 4
San Asensiora ibilaldia, Juan Luis Mugerzaren Oroimenez. Izen-ematea jubilatu etxeetan, martxoaren 26ra arte. Irteera 10.00etan Urkizun eta 10.15etan Ego-Gaingo autobus geltokian. Piskolabisa Elgetako frontoian. Prezioa: 5 euro.
19.00.- Segurtasunari buruzko hitzaldia, Ertzantzaren eskutik. Beheko Tokia jubilatu etxean.
- Apirilak 7
18.00.- "Zerua ezagutzen" proiekzio praktikoa, Esteban Estebanen eskutik. Beheko Tokia jubilatu etxean.
- Apirilak 8
10.00.- Hondarribira txangoa. Irteera Ego-Gaingo autobus geltokitik. Bisita gidatua eta bazkaria Beheko Errota jatetxean. prezioa: 20 euro (dena barne). Izen-ematea jubilatu etxeetan, apirilaren 1era arte.
- Apirilak 11
Herri-bazkaria (paella) eta dantzaldia, Legarreko frontoian. Sari-banaketa ekitaldia. Prezioa: 7 euro. Izen-ematea jubilatu etxeetan, apirilaren 1era arte.