Nagusilanek DV Multimedia saria jasoko du
Gaur (martitzena, hilak 15) arratsaldeko 19.00etan Elgoibarko Txarriduna hotelean banatuko dituzte Debabarrenari dagozkion DV Multimedia sariak eta saridunen artean Eibarko Nagusilaneko ordezkariak izango dira. El Diario Vasco-k ematen dituen sari hauekin udalerri bakoitzean bere jardunarengatik nabarmendu diren pertsona edo elkarteak nolabait omendu nahi dituzte eta, eibartarren kasuan, nagusiei modu boluntarioan laguntzeagatik errekonozimendua egitea erabaki dute. Gaurko ekitaldian saria jasoko duten beste omenduak Debabarrena areto foball taldea (Elgoibar), marea-energia instalazioa (Mutriku), Debarte Arte Eskola (Deba), Kontrargi argazkilaritza elkartea (Soraluze) eta Mendaroko Ospitala dira. Horiez gain, kirol munduan lortutako markengatik esparru horretako saria jasoko du Asier Cuevas atleta eibartarrak.