Nahia Arguiz eta Arrate Bascaran podiumera igo dira Arabako Gimnasia Federazioaren Txapelketa Nazionalean
Nora Eizaguirrek Espainiako Txapelketa lehiatuko du larunbat honetan Oviedon
2026/04/13
16:37
Ekhi Belar Errasti
Atzo, apirilak 12, Arabako Gimnasia Federazioaren Txapelketa Nazionala jokatu zen eta Ipurua klubeko ordezkariek lan bikaina egin zuten. Izan ere, Nahia Arguiz lehena izan zen pilotarekin senior master kategorian eta Arrate Bascaran bigarren modalitate berean, baina maila absolutuan.
Nora Eizaguirre oinarrizko kadeteak, bestalde, asteburu honetan izango du hitzordu garrantzitsua, Espainiako Txapelketan izango baita, Oviedon.