Naia Mejuto Eibar Igerixaneko ordezkari bakarra izan zen Legazpin

Alebin mailako Ligaren zazpigarren jardunaldia jokatu zen
Naia Mejuto Eibar Igerixaneko ordezkari bakarra izan zen Legazpin
2024/05/13 12:51
eta kitto!

Aurreko zapatuan Legazpiko Bikuña Kiroldegian jokatutako Alebin mailako Ligaren zazpigarren jardunaldian, 2012an jaiotako Naia Mejuto izan zen Eibar Igerixan klubeko ordezkari bakarra. Sai horretan Eibarko igerilariak bi probetan hartu zuen parte: estilo modalitateko 100 metrokoan eta libre erako 200ekoan.