Nairo Quintana nagusitu da Arraten

Nairo Quintana nagusitu da Arraten
2013/04/04 00:00
eta kitto!

Movistar taldeko Nairo Quintana kolonbiarra nagusitu da gaur Arraten, 53. Euskal Herriko Itzuliaren laugarren etapan Sergio Luis Henao liderraren eta Alberto Contadorren aurretik lehenengo postuan helmugaratuta. Gaurko etapa Trapagaranetik abiatu da eta 151'6 kilometroak bereziki gogorrak egin zaizkie txirrindulariei, lasterketak iraun duen bitartean etenbarik euria egin duelako. Atzoko etapa irabazi zuen Henao (SKY) bigarren helmugaratu da gaur, baina hala ere sailkapenaren buruan lider izaten jarraitzen du.