Naluak bilera irekia deitu du barixakurako

Naluak bilera irekia deitu du barixakurako
2016/09/28 14:53
eta kitto!
Ikastaro berriari hasiera emateko  bilera irekia antolatu du NALUA Eibarko talde feministak iraliaren 30erako (barixakua). "Udazkenarekin batera proiektu eta gogoz beteta gatoz bueltan! Gure agendak eta errutinak antolatzeko garaian gaude eta ZERGATIK EZ!?!?! proiektu berriekin amesteko momentua ere bada! Taldea ezagutzen duzuenok edo kuriositatea daukazuenok ateak zabalik aurkituko dituzue".
Bilera Andretxean  egingo dute 17:00etan.  Bertan janaria eta edaria egongo dela iragarri dute.